2005/10/17

larunbatean zer?

Larunbaterako planik ba al dago? Larunbata bertan da eta ez dakit zerbait pentsatua dagoen ala ez. Nik badut ateratzeko asmoa. Zuek?
MIXI

12 comentarios:

Anónimo dijo...

Ni goiz goizetik goitiberak ikustera joateko asmoarekin nabil, norbait animatzen al da?

Anónimo dijo...

Eta eguerdian ere zerbait egin beharko dugu, ezta?
Besterik ez bada, nonbaiten bazkaldu (soziedade batean ere izan daiteke) eta, gero, iluntzean, kalean bokata bat edo zerbait...
Nik larunbatean ez daukat lanik.
Eta Koadrilen Eguna Koadrilen Eguna da...

Kontatu nirekin!

Anónimo dijo...

Nik Bartzelonan despedida dakat. Ustet lehenengo aldiz egun hontan fallo ingo'etela. Ondo pasau

PKN dijo...

MIXI
Niri soziedadekoa ondo iruditzen zait. Aser, zurean zerbait egitea posible al da?

Anónimo dijo...

Aste honetako PIURArako Alaznek mezua bidali dio PKNri, eta bertan, besteak beste, honakoa jartzen du:
"Ni behintzat Kuadrila Eunera animatzen naiz!!! Ze plan??? Agian lotan geratzeko (edo nunbaiten zerraldo erortzeko) tokiren bat beharko det...".
Alazne ere bai, beraz.

PD: Alazne, zerraldo erortzeko, gure etxean no problem... Badago lekua.

Anónimo dijo...

Ba nik ezin izango yat azaldu lehengusu bazkaiya baitzekat Donostiko txokoren batian...ondo pasa ta txintxuak izan... Alazne! nere etxian e! nahi izan ezkeo badaukan lo iteko lekua...

Anónimo dijo...

Soziedadea beharrez gero arazorik ez, baina horretarako laguntza beharko dut. Norbait laguntzeko prest baldin badago aurrera, kopurua ostiralerako zehaztu eta bazkaria kurpilen...

Anónimo dijo...

Nik gustura lagunduko diat.
Baina konplikatu gabe, e?!
Parranda eguna duk larunbatekoa!

Anónimo dijo...

Orduan, jendeak Aserri abisatu diezaiola lehenbailehen bazkarirako kopurua jakiteko. Ni ere laguntzeko prest nago, baina ezin dizuet ziurtatu plana edo ordurik jakin gabe. Hala ere, abisatu.

Anónimo dijo...

Entsalada eta txuleta, konplikaziorik gabeko bazkaria. Entsalada goitiberak hasi aurretik prest utzi eta iritsi bezain laster txuletak sutara... Di dau!!

Anónimo dijo...

Animatuta zegok gauza gero!! Eva eta ni ere animatzen gaituk koadrila eguneko bazkarira. Bazkaria organizatzeko kontatu nirekin. Ostiral arratsaldean gera gaitezke konprak egiteko.

Anónimo dijo...

Ondo pasa!!!
Gu asteburuan kanpoan gaude. Beraz parranda ederra bota eta aje gutxi izan!!!!!!!