
Itzuli gara Kuba aldetik.
Hiru asteko oporraldia lanean, eta bi aste Kuban.
Denetik ezagutu dugu tartean. Baita Rita urakan famatua ere.
Kontatzeko gauza asko dugu...
Baina gu bezala baita koadrilako beste askok ere!
Beraz, ea egunen batean elkartzen garen mahaiaren bueltan.
Ea PKNk laster egiten duen afarien egutegia, eta berriro ekiten diogun ohitura onei.
Oraingoz, zenbait kontu:
1. Eider eta biok berriro trasladoa egin beharko dugu. Oraingoan, Itxasmendira.
(Bai, bai... Ondo irakurri duzue: Azken Portu utzi eta Itxasmendira!).
Kontua da Eiderrei Eusko Jaurlaritzaren Bizigune programaren baitako alokairuzko etxebizitza bat suertatu zaiola. Horrela, bidaiatik itzuli, gutuna irakurri, eta aibalaostia! Alokairuagatik 295 euro ordainduko lituzke Eiderrek, eta gainerako Eusko Jaurlaritzak ordaintzen dio etxearen jabeari. Baietz ala ezetz erantzun daiteke. Bi aldiz ezetz erantzunez gero, Etxebidetik baja ematen dizute. Etxea gaur ikusi dugu, Itxasmendin. Indamendi kalea, 14. Egia esan, oso ondo dago. Eta 295 euro hilean, Zarautzen... ba tira... Jabetzan zerbait aurkitu arte, ez dago batere gaizki.
2. Agurtzane haurdun dago.
Larunbatean egon nintzen Agurtzanerekin, eta ezusteko berria: haurdun dago!
Badira hainbat hilabete mutil-laguna duela (ez dakit izenik ere, baina kriston tipoa da. Biak elkarrekin ikusi eta pozteko horietakoa), eta orain haurra izatera animatu dira. Oso-oso gustura zauden biak. Pare bat hilabete daramatza haurdun. Puntazo, e!
Besterik ez oraingoz.
Zuek, zer moduz Nagoreren "despedida"?
Larunbaterako planik bai? Nik, berez, lana daukat... baina parrandaren bat baldin badago... Zuek agindu!
Besarkada bat,
Gari
4 comentarios:
Ongietorri bikote. Ea astelehena baino lehen elkartzen garen.
1. Itxasmendira orduan? Patinetan ibiltzeko toki egokia, ezta?
2. Pozten naiz Agurtzanegatik. Egia esan azkenaldian oso gustura ikusi dut, eta mutilak oso jatorra dirudi.
Nik hirugarren puntu bat gehituko dut:
3. Ahal baduzue igo lasai Aiara larunbatean; zerbait hartuko dugu. Eta, egia esan, ni lasaiago egongo naiz lagunak han ikusita.
Muxu!
Ui, ui, ui...
Datorren urteko azkenportutan, ze?
Ongietorriak... "burges putaz betetako munduko herririk iraultzaileenera".
Ostiralian hotsein nian, Egozkuera jun aurretik. Eiderren koadrilakuak zapatadendan atayan eserita zitxauden eta allau ziñatela-ta proba in niyan.
Eongo gaituk.
Hi: aurten koadrilako batek, Zumaian bizi arren, Azken Portuko festetan ia-ia erregularitatearen saria irabazi dik (Egoitzen atzetik...). Gainera, komisioko kidea izan duk.
Beraz, Eneritzek Zumaian bizita hori egin badik, datorren urtean ez gaituk gutxiago izango, Itxasmendin bizi arren...
Hori bai, exiliotik idatzi beharko diagu Azken Portua.
Besarkadak.
Aupa Bikote!
Honezgero buruz eta animaz burgeses betetatako herri iraultzaileenean egongo zarete noski, bestela MALOOOO!!!! Fisikoki hemen bana mentalki Kuban bazaudete ez duzue lanean eman behar dena emango. Benga lanera redios!! lan orduetan blogean ibiliaz ez dugu eta herri hau altxatuko!!! (azkenengo hau nigatik doa batipat).
Orain serio. Ongi etorri etxera...edo erbestera esan beharko diat. Izan ere Itsas Mendi beti izan duk erbestea Azken Portukoentzat.
Publicar un comentario