2007/06/26

Bixkiak espero ditugu



Gaur jakin dugu, San Pelaio egunez, eta oraindik sinistu ezinda gaude. Ondo irakurri duzue: bixkiak espero ditugu eta oso gustura gaude, noski.
Zer gehiago esango dizuet ba, ni erdizka nagoela, baina hori orain gutxienekoa da, ezta?

Asier eta Nagore

2007/06/21

OPORRAK


Kaixo,

Lehengo astean koadrilako batzuk Gau Txorin afaldu geneuen, Por tzierto, oso ondo; eta asteburuko eskapada bat egitea pentsatu genuen.

Asteko, proposamen giza: San Martin Kanpina landetan (gogoratzen urte batean....) baina oraingoan kotxetan, umeekin....

Ez da erraza lekua topatzea. Beraz, apuntatu nahi duenak lehen bait lehen.

Egun pasa joateko ere ez dago urruti.

Proposamenak onartzen dira.

Muxus eta egun on bat pasa.

2007/06/18

ZARAUZKO ALKATETZA, ASERREN ESKU


[ Aser eta EB-Aralar koalizioko gainerako hautetsiak, larunbatean, Zarauzko udaletxetik ateratzen ]

Politikaz ezin dela hitz egin dio PIURAren hasierako arauetako batek, baina kasu hau berezia da: Aserrek erabaki behar izan baitzuen, pertsonalki, Zarauzko alkatetza Maite Etxanizi edota Patxi Elolari eman.

Hau da azalpena:

Beharbada komunikabideetatik enteratuko zineten batzuk, edota akaso oharkabean pasatuko zitzaizuen egunotako albistea, baina Aserrek erabaki latza hartu behar izan zuen ostiral gauean.
· EB-Aralar koalizioak Maite Etxaniz alkatetzatik kentzeko PSE-EEko alkategai Patxi Elolari botoa ematea erabaki zuen.
· Zarautzek 21 zinegotzi ditu, eta alkate izendatua izateko gehiengo osoa behar denez, alkategaiak 11 boto behar zituen.
· Maite Etxanizek EAren 5 botoak zituen.
· Imanol Lasak EAJren 5 botoak.
· Patxi Elolak, berriz, PSE-EEren 5, EB-Aralarren 4 eta PPren 2: guztira, beraz, 11 boto, alkate izateko bezainbeste.

Aralarrek, ordea, ANVri legozkiokeen karguak ez hartzea erabaki zuen aurreko astean, baina kasuan kasuan salbuespenak egin eta herri bakoitzeko egoera aztertzeko asmoarekin.

Zarauzko kasuan, hartzekotan, Aserri zegokion ANV baliogabetu izan ez balute legozkiokeen 4 zinegotzietako baten kargua hartzea.
Eta hori zen zehazki, Aserrek erabaki behar izan zuena:
· ANVri zegokion kargua hartu eta Patxi Elolari alkatetza ematea.
· Edota kargu hori ANVri zegokiolakoan berak kargua ez hartzea eta, beraz, alkatetza berriro ere Maite Etxanizen esku uztea.
· Izan ere, erabakigarria zen Aserren botoa: Aserrekin, 11 ziren Elolaren aldekoak, eta alkatetza lortuko zuen. Aser gabe, 10 ziren Elolaren aldekoak, eta gehiengoa ez zenez, Maite izango zen berriro alkate.
Aralarrek Aserren esku utzi zuen erabakia. Aserren erabaki pertsonala izango zen karguari uko egitea ala ez egitea.

Ez zen gozoa izango Aserren larruan egotea ostiral gauean:
bere erabaki pertsonala zen Zarauzko alkatetza zeinen esku utzi…
· Larunbatean, dakizuenez, azkenean ez zuen zinegotzi kargua hartu, eta Patxi Elola 10 botorekin geratu zen.
Maite berriro alkate…

gaRi*

Sanpelayuak 2007

Ze in behar deu Sanpelayotan?
Joxeanek komentatu didanez, koadrilako batzuk egon zeate hitzeiten, afaitako lekua folloitik piskat apartauta hartu beharko deun edo.
Bada, bota ideiak, brainstorming, ideia zaparratda, idoiazatarrada (Joxean dixit)...

asti

2007/06/07

PILAK KARGATZEA IBIZARA

Bueno jetillaje... hemen geatze zeate. Maleta bukatzea nua.
3tan abiona hartu ta Ibiza ezautzea nua. Nik'e aitatxo izan naet.

AYO PELAYO.

Astebeten bueltatzen ezpanaiz.... BIXITAN ETORRI.

Asti

2007/05/31

Naia jaio da! ZORIONAK AINHOA ETA IÑAKIRI!!!

Mezu hau iritsi zaigu gaur arratsaldean mobilera, 18:56an:

“Kaixo, Naia naiz! Gaur arratsaldean jaio naiz. 3,1 kg. Denak oso ondo”.

Alegia, Ainhoaren eta Iñakiren alaba oraintsu jaio da!

ZORIONAK BIEI, eta ea laster hirurak bisitatzeko aukerarik dugun…
Bitartean, gozatu momentuaz, zaindu zaitezte, egin irribarre, eta muxu handi-handi bana!!!

Eta noski, ONGIETORRI NAIA!


gaRi*

2007/05/28

ZORIONAK MAIATZAREN 28koei...

Asti eta Olaskoagaren urtebetetze eguna da gaur...
32 urte dagoeneko.

Zorionak biei!

[ zer, oraindik larunbateko erresaka pasatzeko izango duzue, ezta? ]

2007/05/25

Larunbatian ze plan?

Kaixo kuadrilla!
Larunbateako pare bat plan atera daitezke;
bata, Getaiko plana. Aurreko urtian ibili giñan bezela, sardina jana etab. Pertsonalki plan honek iten ziak tilin neri.
Bestea Arraio irratiko festa omen ziok eta bai Asti eta bai Gari dudatan zeudek ze demontre ingoyen!
Ea zuen erantzunak bideak argitzen dizkiguten...

axi

2007/05/18

Bizitza, izar iheskor puta hori...

Atzo arratsaldean mezu hau bidali nizuen denoi.
Gerora Aserrekin hitz egin arte, ez nintzen ohartu duela hiruzpalau urte denboraldi batez Aserrekin ibili zela...

muxuak denoi.

gaRi*


BIZITZA, IZAR IHESKOR PUTA HORI...

atzo goizean, BERRIA egunkaria zabaldu eta irribarre samurra atera zitzaidan, itsasoan galdutako marinelen bikoteekin eta senideekin osatutako bi orrialdeko erreportaje hunkigarria aurkitu eta irakurri nuenean.
institutu garaiko ezagun batekin gogoratu nintzen, oihanarekin, haren aita itsasoan galdu baitzen aspaldi, eta kantu hunkigarri bat egin baitzion alabak.
gustukoak zituen poemak.
gustukoa zuen abestea.
gustukoa zuen lagunen poemak musikatzea.
eta aitari kantatzea.
zarauzko tabernaren batean ere ezagutu genuen gero, zerbitzari moduan.
ez dakit zergatik, baina harekin gogoratu nintzen atzo goizean, BERRIA egunkarian itsasoan galdutako marinelei buruzko bi orrialdeak irakurri nituenean.

bizitzaren kasualitate putakume horietako bat izango zen beharbada.
atzo arratsaldean berriro ere oihanaz hitz egin baitzidaten lagunek.
istripua izan zuela atzo, autobidean.
istripu arina, baina anbulantzian sartu zutela azkenean.
eta gero kamioi batek eraman zuela aurretik anbulantzia.
telebistan ere eman zituztela irudiak.
eta oihana oso larri zegoela.

orain telefonoak oihu egin du.
hil egin dela esan dit beste aldeko ahotsak.

eta ezin lanean segi.
ezin beste ezer pentsatu, idatzi, sentitu.

oihana alkorta hil da.
galdutako marinel haren alaba.
institutuko neska hura.
taberna hartako zerbitzaria.
haren abestiak geratuko zaizkigu.
eta haren oroitzapena.

izar iheskor puta bat besterik ez da bizitza, batzuetan oihanak bezalako distira badu ere...

2007/05/14

Herri Urrats 2007


Atzo, azkenean, koadrilako hainbat lagun animatu ginen Senpereko lakuaren inguruan egun-pasa egitera:
Alazne, Aser, Olaskoaga, Olatxo, Eba, Eider, eta ni neu.
Bero ederra egin zuen, egia esan.

Orain lanpetuta nabil, eta argazki bakarra sartuko dut, baina, egia esan, zientoka ditut hemen.
Ea denbora dudanean sartzen ditudan beste batzuk.

Astelehen on denoi!

gaRi*

2007/05/09

Erantzunaren zain...

Hi, Aser: erantzun al diok Olaskoagari?

HIRE FURGONETA BEHAR DIAGU ASTEBURUAN
[ eta bide batez esanda, horrela jartzen baldin bahaiz, ba, tira, hi heu ere etor haiteke furgonetarekin.
Ez diagu eragozpenik ].



Zertarako behar dugun jakin nahi duenak:
· www.herriurrats.com

2007/05/03

firma

aurreko mezua firmatzea ahaztu zait! Ta aprobetxatzeet Nagoreri muxu handi bat bialtzeko anginekin dagoela!!!
alazne

furgosafaria

Aupa kuadrila!!!
Ba komentatzeko kuadrilako lenengo furgosafaria oso ondo irten dela eta hortaz furgosafari plana aldiro errepikatu behar dela erabaki dugu!!!
Eguraldiak etzigun geiegi lagundu baina konpañia ona denean...Larunbat eguardian irten, arratsalde pasa Landetan(scrable partida, hondartzan egonian...) eta ondoren afaipaxa Manex,Beni,Nahikari ta Joanakin(hauek ere Landaplana egin zuten).Gero gabean furgotertuli pixkat eta lota. Hurrengo goizian batzu surfeatzea ta besteak lakuari bueltatxua eman ta eguerdirako Oreretan ginen gero atsaldean bertan zegoen artisau azoka ikusteko ta afaltzeko bakoitza bere etxian. Plan konpletua!! Hurrengo furgosafaria mendi aldea egiteaz hitzegin genuen (Salbada aldera) baina ez genuen fetxarik itxi. Ondo eongo litzake bigarren furgosafarira jende geiago animatzea: furgonetarik ez da falta kuadrilan eta batzuk gainera oso ondo prestatuta dauzkate (Olatxok eta Ebak adibidez...).

2007/04/24

Joango al gara Bordelera?

Iepaaaaaa! Ba al duzue planik astebururako? Zer iruditzen Bordelera joaten bagara Anne bisitatzera? Oraindik ez dakit asteburua libre daukan, baina bihar jakitea espero dut, asteazkenean, alegia.

Gogoa baduzue esan, eta plana antolatuko dugu. Alaznek esan dit aukera ona izan litekeela furgosafarirako. Proposamenetarako irekita gaude. Animatu, eta Bordelera ez bada beste lekuren batera joan gaitezke pare bat egunetarako.

Nagore

2007/04/17

Larunbateko afaria


Zee? Ba al da bloga erabiltzen duen norbait???? Ez al du inork larunbateko afaiko komentaioik in ber??? Nik neronek egitea ez dakit ondo dagoen. Argi dagona da inbitaziuen temak ongi funtzionatu zuela: asistentzia mundiala!!! bertako aurpegi eta komentarioren bat ikusi eta entzun ondoren kritikaren bat espero nuen baina hemen danak isilik!!!Ba benga: hasi hitzeiten!!!

alazniet

2007/04/02

Zorionak ASER!

Gaur apirilaren 2a...
Tira, batzuetan gogoratzen gara.

Grisa, euritsua eta bustia esnatu da eguna, baina, beno... animo!

ZORIONAK, eta ondo pasa eguna!

2007/03/23

alazniet



Aupa kuadrila!!!!!!Hemen NYketik zuzenian!!! Ezdakitenetzat Jabi ta biok Manhattanen gaude aste bete pasatzen eta egiya esan flipatzen ari gea. Oraingoz hiria pateatzen pasatzen deu eguna (denbora guztian gora begira ahoa irekita!!) eta arratsalde partian zerbeza batzuk hemengo garito autentikotan. Oraindik ezteu New Yorkeko gaua ezautu baina agian gaur... Egiya esan luxusko giak dauzkagu (nere lengusua Txarli Azarotik bertan bizi da eta hemen beste elementu batzukin juntau da ta bakizue...) ta gu eramaten usten gea....Hau izugarriya da!!!! Beno bueltakuan kontauko!!!Muxu danontzat!!!

gonbidatuta zaudete

Gaurko HITZAn ikusiko zenuten beharbada batzuek,
baina, tira, gaur gauean beste plan hoberik ezean
gonbidatuta zaudetela esatea ere ez dago soberan...

mxk!

gaRi*

2007/03/02

UTZI KAZETARIAK BAKEAN, DEDIOOO!



EFE albiste agentziaren argazki artxiboan, gaur:

Llegada al Hospital Donostia de la ambulancia que ha trasladado desde Madrid al preso Iñaki de Juana Chaos, que hoy a puesto fin a la huelga de hambre que ha mantenido durante 115 días. Agentes de la Ertzaintza han impedido a golpes que nadie se acercara a expresar su solidaridad con el preso. En la imagen, el periodista Gari Berasaluze ha sido agredido en la cara cuando trataba de hacer una fotografía. (Ertzaintza - Ertzaintza; Polizia - Policía; POLITIKA - POLITICA [POL];Mobilizazioak - Movilizaciones; Kartzelak -Cárceles; Presoak - Presos; Gose greba).

2007/02/27

ZORIONAK AMAIA

Berandu bada ere Zorionak eta MUXU HANDI BAT!!

Aser