Aupa denoi!
Harrikada bat da hau, badakit, baina bota egingo dut.
Saioa Olmo artistari okurritu zaion puntazo bati buruzko erreportajea ikusi nuen atzo ETBn. Kontua da Artxandako jolas-parkera bisita gidatuak antolatu dituela artista honek, urriko asteburuetan. Artxanda duela 17 urte itxi zuten, atrakzioak saldu zituzten, eta jolas-parkea bera itxita, abandonatuta eta landaretzak eta herdoilak hartuta dago.
Bisita gidatua, beraz, beldurrezko pelikula bat egiteko moduko leku batera izango da: abandonatutako jolas-parke zahar batera.
Nor ez da gogoratzen Artxandaz?
Ez zinatekete bueltatuko hura ikustera? Eta, batez ere, hura abandonatuta, herdoilak janda eta landareek hartuta, bere horretan, nola dagoen ikustera? Puntazoa da, ezta?
Gaur sartu naiz ideia berezi honi buruzko webgunera, eta aldez aurretik izena eman behar da.
20 laguneko taldeak soilik onartuko dituzte, eta eguna hartu behar da, bakoitzak 3 euro soilik ordainduta.
Animatuko gara urrian larunbat edo igande batean joatera?
Bost animatzen garela? Ba bost… Hamar, ba hamar. Hiru, ba hiru…
Zer diozue?
Informazio gehiago, hemen: http://www.vuelvenlasatracciones.com
gaRi*