2007/01/10

Itziar berriro haurdun dago!!!



Aurreko albistearen komentario moduan esan du esan beharrekoa Mixik, apal... baina honekin albiste berria sortzeko modukoa da notizia: Mixi berriro haurdun dago.

Hona kontu horren inguruko bere hitzak:

"Berriro ere haurdun nago. Oso gutxiko oraindik, sei asteko, baina ginekologoak esanda baja hartu behar izan dudanez, jendeari ezin ezkutatu. Berriz gorputzaldi eskasarekin nago baina pozik. Ea oraingoan gauzak ondo ateratzen diren".

ZORIONAK, MIXI!
Eta Mixik ez badu esan ere, aita Xabi dela suposatuz, zorionak hiri ere, Xabi!!!

Guk ere desio bera dugu: ea oraingoan dena ondo ateratzen den!

Zaindu, eta gozatu.
Muxurik goxoenak.

PKN

2007/01/09

EKIPO "1"ari GALDERA...eta bide batez URTE BERRI ON DENORI!

kaixo denoi;
urtarrilak 13, larunbat hau alegia, gogoratzen badezue, 1. taldekoei dagokie afaria antolatzea.. nik gogorarazi bakarrik egiten det, eta galdera bota:
Non izango da? Ordua??? ...

Bide batez, urte berri on ! guztiontzat.

muxu,

amaia

p.d. 1- taldekoak, oker ez banaiz Joxean, Nerea eta Eros ziren.

2006/12/22

Argazkilaritza


Aupa!

Koadrilan Jabi bezalako argazkilari bat edukita, beste guztiei lotsa ere ematen digu argazkiak erakustea, baina denok nonbait ezkutatuta dugun artista horrek tarteka elikatzeko beharra ere izaten duenez, proposamen berezi batekin natorkizue gaur:
Fotologak sortzea.
Zer dira fotologak?
Oinarrian argazkiak dituzten blog antzekoak.
Interneten, arrakasta gehientsuen duena, eta beharbada ezagunena, www.fotolog.net da. Erraza da bertan zuen orrialdea sortzea. Egunean argazki bat sartu daiteke, eta gero, fotologak dituzten gainerako kideek dute argazkiak komentatzeko aukera.
Guk ateratako argazkiak, gustukoak ditugunak edota dena delakoak sartu daitezke fotolog hauetan.
Nik gaur zabaldu dut nirea: www.fotolog.net/kalaportu
Zein da zuenaren helbidea?
Ea barruan duzuen artista hori mimatzen duzuen…

Muxuak denontzat.

gaRi*

2006/12/15

alazniet

Iepa!!
Gaur Ostirala arratsaldeko 19:30tan, Oñatiko institutoko aretoan, Lucio Urtubia anarkista mitikoaren hitzaldia izango da. Jabi eta biok ia seguru bertan izango garela. Animatu!!Benetan entzuteko interesantea izango dela!! Ea bertan ikusten garen!!

2006/12/13

GABON "ESPIRITUA"

Zalantzaz idazten det, ez bait dakit oraindik baterenbatek bloga begiratzen ote duen edo.. hori konprobatzeko aukera izan daiteke mezu hau.

kontua da Gabon "espiritua" sartu zaidala bapatean eta kuadrilako gabon afari gaua antolatzea bururatu zait.
Eguna: abenduak 23, larunbata.
Lekua: San pelaioko sozidadea izan daiteke, konforme baldin bazarete behintzat.
Menua: zehazteko.
Postrea: errege roskoia.

Beno, ba laguntzaile pare bat beharko nituzke, konprak, e.a. antolatzeko .. eta nola ez zein animatuko litzatekeen ere jakin.

animo, jeronimo... gabonak ospatzen hasteko modu hobeagoriki ez: KUADRILLAN.

muxu danoi,

amaia

2006/11/17

Hiztegien eskaintza

Kaixo koadrilla!

Elhuyar hiztegia berritu egin dute, eta dagoeneko salgai dago. Honek propaganda itxura du, ezta? Ba, lasai, kontua da langileontzat % 20 merkeagoa dela. Beraz, inork erosteko asmoa badu (44 euro dendan), esan diezadala, eta merkeago ekarriko diot.

A! Elhuyarren beste produktuak ere merkeago ditugu langileok; beraz, beste edozer nahi izatera eskatu besterik ez duzue. Eta zalantzarik baduzue galdetu.

Nagore

2006/11/14

Aurrekoa idatzi duena ni naiz: Alazne
Ez dakit nola firmatzen den
Aupa!!!!
Pixkat kostau zait honea sartzea nombre de usuarion koadrilarenpiura idatzi beharrean kuadrilarenpiura idazten nuelako!!!Kostau zait konturatzia!!!!
Oiartzun aldetik berri geiegi ez: bihartik larunbatera grabaketa bat egitera noala lenengo Alemanira eta gero Sevillara base militar yankietara. Ez dakit oso ondo zertara nuan ere baina uste det spot antzeko bat grabatu berdeula...kontauko bueltakuan!!!
Portzerto Axi: uste det Ostegun gauean Madriden gaua pasa berdeula. Deituko!!!

2006/11/09

Mini oporrak Zaautzan

Bai alaxe natxiok ba, almudenako zubia dala ta. Besarkada bana guztioi ta animatu berriak sartzera eztek eta horren zaila.
Olas

2006/11/02

Nola sartzen da berri bat gure blogean?

PKNk, Nagorek eta Amaiak bakarrik dakigu blogean berriak sartzen (barkatu norbait ahaztu bazait); eo guk bakarrik demostratu deu. Aitzakia txarrik ez eukitzeko hor doa gida:

1. Blogian eskuiñian beian, "I Power Blogger" botoia sakatu.
2. "Acceda a blogger" zapaldu. Bertan, "Nombre de usuario"n, koadrilarenpiura idatzi eta "Contraseña"n blogabloga idatzi.
3. "Nueva entrada" zapaldu ta kitto; idatzi eta atondu zuen berria iaia Word bat balitz bezela.

Urtebete da Piura astekaririk gabe; garai hartan baino gutxio idazteu jendiak...

Ayo

asti

2006/10/27

Ainhoa eta Eros haurdun!

Iñakik denoi bidali digun mezua:
"Benjaminak guraso?????
Ba, badirudi baietz. Kuadrilako gaztetxoek umetxo bat espero dutela. Dena oso ondo doa eta kriston ilusioakin. Ea dena ondo ateratzen den, eta kanajoa sano, natural eta gerreroa ateratzen zaigun.

Ondo izan.

Mutilak, orain arte neskek bakarrik ekarri zuten umea, guk ere jarraipena eman beharko diogu hasiera honi, ez????

Iñaki."

2006/10/16

KUADRILLA EGUNEAN ZER????

Aupa Kuadrilla !

ze animotan aurkitzen gara larunbaterako? bazkaria hartuko al degu nonbaiten ? nor animatuko litzateke????

ZORIONAK NAGORE !!


amaia

2006/10/09

Astelehena, ezta?

Pendejos y pendejas: kriston astelehena, ezta?
Nik behintzat, e-gun-do-ko-a!!!





Uffffff...

Animo denei!

Gari

[Jendea argazkiak bidaltzen ari zaigu, blogerako. Primeran! Hemen doa Iñakik bidalitakoa].

2006/10/05

Alazneri amona hil zaio

Gaur eskelatan begiratu eta beste berri txar bat idatzi beharrean aurkitu gea. 87 urterekin zendu da Mª Luisa Alfaro, Alaznen amona, 87 urte zituela.
Elizkizunak 6.30tan izango dira, frantzizkanotan, nahi edo ahal duenarentzat.
BESARKADA BAT.



Bestalde, Mixi bihar etxera bueltatuko dela ere jakin dugu. Atzo kalenturarekin omen zegoen. Odol frogak egin eta ezerren okerrik ezbada, laster dugu berriz Zarautzen.
AUPA MIXI.

2006/10/03

Itziarrek eta Xabierrek umea galdu dute

Lantzean behin gure blog-ak berri txarrak ere zabaldu behar ditu.
Iñigitoren deia jaso dugu; Itziarrek umea galdu duela esanez. Donostiako "Materno"an dago, norbaitek azaldu nahi balu, eta pare bat egunean etxean izango dela esan digu. Atzotik asko errekuperatu da eta animoz nahiko ondo ikusi omen du Iñigok.
Besarkada eta muxu potolo bat familiari eta eutsi goiai!

2006/10/02

Manteren despedidako zenbait argazki

Kostata, baina azkenean hemen doazkizue duela bi asteko despedidako zenbait argazki...

















2006/09/21

Andele, andele! Arriba, arriba!

Ostiralerako plana proposatzen du Alaznek: festa mexikarra! Andele! Joan den asteburuan sobratutakoak aprobetxatzeko eta Alazneren urtebetzea ospatzeko Jabi eta Alazneren etxean elkartuko gara. Arriba, arriba!

Bide batez, argazkiak ikus ditzakegu. Nik Euskal Jai egunekoak eramango ditut, eta beste parranda-egunen batekoak. Zuek ere animatu, eta ekarri dituzuen argazkiak.

Nagore

2006/09/18

Ilargiraino eta buelta

Larunbat goizeko 09:00etan etxetik atera, eta atzo arratsaldeko 19:00etan buelta. Bi egun munduaren arrastorik gabe. Bi egun out. Bi egun zuekin. Bi egun, aspaldiko partez, ia guztiekin. Bai, badakit jende asko falta zela. Bazkaltzen ari ginela aipatu genuen Mixi bakarrik falta zela, baina nik Eider ere gogoan nuen, eta beste norbaitek Asier izango zuen gogoan, eta besteren batek Eba, eta norbaitek Iñigo, eta besteak Ainhoa, edo Oskar, Nagore, Bittor, Eneritz, edo akaso hemen idatzi ezin den norbait, ez dakit, baina kontua da azkar pasatu zitzaizkigula orduak, eta aspaldian bezain samur sentitu nuela jendea, eta orain batekin eta gero bestearekin aipatutakoa oroitzen dudala: pasatu daitezkeela hilabeteak, urteak edo dena delakoak bata bestearen arrastorik izan gabe, edota munduaren beste puntan egonda, edota auskalo zer, baina benetan norbait behar dugunean badakigula hor izango dugula edonor, edozertarako, eta handia dela hori.
Goizaldeko 05:00ak aldera taberna batean Pirritx eta Porrotxen Maite Zaitut abestia jarri zuten, eta erotu beharrean abestu eta egin nuen dantza. Baina Asti bakarrik zegoen orduan, eta Astirekin aritu nintzen saltoka abesti horrek iraun zuen bitartean. Eta bai, badakit gau osoan bati eta besteari “Asti onena da!” esanez jardun nuela, baina larunbat gauean sentsazio bereziarekin dantzatu nuen Maite Zaitut hori. Ez dakit zergatik, benetan, baina Maite Zaitut orokorrago bat zen, gustura, ia denak hurbil sentitzearena, hor gaudela jakitearena, eta hori konpartitzeko aukera dugula ikustearena.
Samurtasuna ez dugula galdu, alegia.
Handia da ez dakit zenbat denboran ikusi ez duzun norbaitekin solasean hasi, zerbait esan, eta hark zure blog bateko poema zahar baten esaldia aipatzea. Horrelakoak ez dira inoiz ahazten. Ez dut inoiz ahaztuko, Nagore. Ez dakit, baina Oiartzungo kilometroek, garai bateko koadrilen egunek, elkarrekin kanpin denda baten barruan emandako gauek, Erostarberen despedidak, Getariako parrandak eta beste hainbat momentuk utzitako arrasto bera utzi du asteburu honek nire barruan, baina plus batekin. Hilabeteak edota urteak zirela akaso batekin edota bestearekin hitz egin gabe luze, edo serio. Eta larunbat honetan bat harrapatu nuen, eta gero beste bat, eta hurrengoan bestea, eta beste bat… denak ez, noski, baina bai zenbait, eta denak gozada bat zaretela sentitu nuen. Gehiago ala gutxiago, baina badugula oraindik elkarrenganako zerbait. Maitasuna. Bai, maitasuna, lotsarik gabe.
Eskimalek elurra izendatzeko ehun izen inguru dituzte, eta guk guztiei elurra esaten diegu, bereizi gabe, haize ezberdinei haizea esaten diegun bezala. Guretzat lizarrak, pagoak, haritzak eta gainerakoak zuhaitzak dira, eta kurloiak, enarak, txantxagorriak eta gainerakoak, txoriak. Gero eta pobreagoak gara hizkuntza aldetik, eta maitasunari ere beste konnotazio bat hartzen diogulako akaso, edota zerbaitek lotsatzen gaituelako hitz horren aurrean, edo auskalo zergatik, baina sentimendu zehatz batzuei izen jakin batzuk ematerakoan erreparoak ditugu. Baina bi segundo pentsatzen jarri, eta argi daukat: maite zaituztet, ilargiraino eta buelta!
Larunbateko hainbat momentu eta argazki gogoratu, eta irribarre egiten dut. Oporraldi eder batetik bueltatzean bezala. Astelehena gogorra izan arren, lana gainezka eduki arren, maite dituzunei eskaintzeko ia denborarik ere izan ez arren, “berriro ere, noizbait iritsiko da gure eguna” pentsatu ohi dugu horrelakoetan, askotan egun horiek igarotzen ari garela edota igaro berri ditugula ohartu gabe. Zoriontasuna, azkenean, orduka lan egiten duen behargina da, eta asteburu honetan gure artean ibili da lanean, ez daukat dudarik, segur aski ondoan genuenean ohartu ez ginen arren.
Maite dut Javi gure artean irribarrez ikustea, kart-etako txapeldun gisa podiumaren gorenera igo eta domina eta txanpain botila jasotzerakoan. Maite dut Astiren autoan sartu eta bidaia kosmikoa hastea, musika lagun, leihoaren kanpoaldeakoa beste mundu bat balitz bezala. Maite dut urtean behin bada ere Mante gure artean dugula sentitzea. Maite ditut Nagorerekin hitz egindakoak, Amaiaren samurtasuna, Aser eta Kattari esandako guztiak, Alazneren sekretuak, Olatxoren irribarrea, eta hemen kabituko ez liratekeen beste asko eta asko. Orrialdeak beharko genituzke, denok, besteengan maite ditugun kontu guztiak idazteko. Ez daukat dudarik.
Orain, ordea, ez daukat denborarik.
Egia da.
Baina maite zaituztedala esan nahi nizuen gaur, ez dakit zergatik.
Pirata Etxeraino eta buelta.
Ilargiraino eta buelta.

Onenak zarete.

Muxuak denontzat.

Gari

2006/09/13

Gaur, BERRIA egunkarian



Aupa Nagore!
Eta animo denboraldi berriarekin!

Besarkada bat.

Gari

2006/09/06

EUSKAL JAITAN ZER?????


Hamaiketakoa eta bazkaria Kurpilen komentatu zen, baina Olasek bakarrik deitu nau zer egin behar degun galdezka. Beraz, ea lehenbailehen jendea harremanetan jartzen den,... Nere aldetik ez dago arazorik janariaz arduratzeko, baina zenbat izango garen jakitea gustatuko litzaiake.

Hamaiketakoa: Olas, Asti, Cristian (lagun frantzesa, duela urte batzu gurekin ospatu zuen urtezahar eguna), ni...

Bazkaria: Olas, Cristian, ni...

Ea telefonoak astintzen ditugun eta koadrila majo bat elkartzen garen. Haurrak ere onartzen dira...